Bihar jokatuko dira helduen Hernaniko Xake Txapelketako finalak, 16:00etan Kixkal tabernan. Lau xakelarik jokatuko dituzte finalerdiak. Xerpak Berrotaranen aurka jokatuko du aurrenekoa, eta bigarren finalerdian bi altunarrak, Joxerra eta Oxan, izango dira aurrez aurre. Finalerdietako irabazleek jokatuko dute final haundia, eta galtzaileak, berriz, hirugarren eta laugarren postuen lehian ariko dira, 18:00etatik aurrera. Helduen finalerdi eta finalekin batera, nahi duten haur guztien artean txapelketa azkarra jokatuko da.