Aldaketak izango dira hurrengo asteko udal zerbitzuen ordutegietan

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 29a, 00:00

Datorren astean udal ekipamendu eta zerbitzuetan ordutegi aldaketak izango dira. Abenduaren 2an eta 3an udalak eta haren zerbitzuek ordutegi berezia izango dute, Euskararen Eguneko zubia dela eta. Herritarrentzako Harrera Zerbitzua (HHZ), Plazara gunea, liburutegia eta Kulturarteko Plaza Feminista itxita egongo dira bi egun horietan. Horrez gain, kiroldegian ez da ikastarorik izango. Abenduaren 2an (astelehena) kiroldegia ohiko ordutegian egongo da irekita, baina 3an (asteartea) igandetako ordutegia izango du: 08:30-14:00. Autokonponketa tailerra ere itxita egongo da egun horretan. Abenduaren 6an, ostirala, udal zerbitzu guztiak ohiko ordutegian egongo dira irekita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!