Etxetik ateratzeko zerbitzua, prest

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 29a, 00:00

Hernaniko Udalak etxetik ateratzeko laguntza zerbitzua eskainiko die abendutik aurrera mugikortasun eta irisgarritasun arazoak dituzten 65 urtez gorako herritarrei. Asteazkenean DYAk horretarako eskaintzen dituen baliabideak erakutsi zituen. Herritar horiek toki irisgarri bateraino garraiatuko dituzte, zerbitzua emango duten DYAko kideek. Izan ere, Udalak DYAren bidez emango du zerbitzua. Astean bi egunez eskainiko da: asteazken arratsaldetan eta ostiral goizetan. Erabiltzaileek Hernaniko Udaleko Adinekoen zerbitzuan eman beharko dute izena, 943 57 54 31 telefonoan edota Biteri Kultur Etxean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!