Iazko greba orokorra oroituko dute bihar Tilosetan argazki kolektiboarekin

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 28a, 00:00

Hernaniko Koordinadora Feministak iazko greba feminista orokorra oroituko du bihar. Azaroaren 30ean, larunbata, urtebete egingo da Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitutako greba orokorretik, eta hau oroitzeko deia egin du Koordinadorak. Egindako aldarrikapenak bizirik jarraitzen dutela adierazteko, bihar, argazki kolektiboa aterako dute, irakurketa baten laguntzaz. 17:30etan izango da hitzordua, Tilosetako eskaileretan.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!