Milagrosa mintzodromo bihurtuko da gaur

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 28a, 00:00

10:00etatik 11:00etara euskeraz hitz egiteko aukera izango dute euskera ikasleak, herritar euskaldunak edota institutuko ikasleak.

 

Hernaniko Udal Euskaltegiak aurten ere herritarrak elkarrekin euskeraz hitz egitera elkartuko ditu, gaur Milagrosa Mintzodromo bihurtuta, 10:00etatik 11:00etara. Azken hamar urteetan egin den ekimena da, arrakasta haundiz, eta aurten ere horrela izatea espero da.

«Euskera ikasten ari bazara edo gehiegietan egiten ez baduzu, aukera ederra duzu praktikan jartzeko», adierazi dute Udal Euskaltegiko arduradunek. «Egunerokoan euskeraz egiten baduzu ere animatu, oso aberasgarria da-eta dakizuna ikasten ari direnekin konpartitzea».

Aurtengoa, Hernaniko Udal Euskaltegiak Mintzodromoa antolatuko duen bederatzigarren aldia izango da. Iaz, 120 lagunek parte hartu zuten: euskera ikasleak, herritar euskaldunak, institutuko ikasleak... «Une atsegin bat pasatzeaz gain, ikasten ari direnak animatzea; hitz egiteko aukera ematea; motibazioa areagotzea... dira Mintzodromoaren helburuak», azaldu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!