Parke eolikoen inguruko mahai ingurua egingo dute bihar Sandiusterrin

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 27a, 00:00

Biharko antolatu dute Hernani Burujabeko kideek parke eolikoen inguruko mahai-ingurua, 18:30etan Sandiusterrin. Urumean egin nahi dituzten parke eolikoek zeresan haundia eman dute azken hilabeteetan, eta herriko eragile asko honen inguruan lanean ari dira. Mahai-inguruan parte hartuko dute Aritz Otxandianok, Otxandioko energia komunitateko kideak; eta Alain Arrutik, Euskal Herria Bizirik taldeko kideak. Elkarrizketa dinamizatzeko ardura izango du Irati Sarasua kazetari hernaniarrak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!