Hernaniko Udaleko Kultura sailak herriko bi sortzaileren proiektuei eman die sorkuntza beka, aurtengo edizioan. Beñat Iturriozek, 'Enarak' ikusentzunezkoaren produkzio lanetarako 7.340 euroko laguntza jaso du. Lana Bilboko Zinebi nazioarteko jaialdian estreinatu berri da.
Tamara Garciak, berriz, 'Hauek ez dira orbainak' ikusentzunezkoa sortuko du Udalaren sorkuntza bekarekin: 5.000 euroko laguntza jaso du. Gazte migratzaileen zaurien inguruko lana izango da, Amher-Sos Arrazakeria elkartearen bueltan dabiltzan gazteekin eginez lanketa. Garciak gisa honetako lan bat egina dauka aurretik Marseillan (Frantzia), gazte migratzaileekin.