Gaur 'Miñan', Antzerki Zikloan

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 26a, 00:00

Gaur hasiko da Hernaniko Antzerki Zikloa, Miñan antzezlanarekin. Artedramak Amets Arzallusen liburua oholtzara eraman du eta Biterin izango da ikusgai gaur, arratsaldeko 19:30etan. Bihar, Vaiven Teatroren eskutik El patio de las moreras antzeztuko dute, gazteleraz izango da. Etzi, Zuhaitz Gurrutxagaren Futbolistoc bakarrizketa izango da, euskaraz. Euskarazko antzezlanetarako sarrerak agortuta daude dagoeneko. Emanaldi guztiak arratsaldeko 19:30etan izango dira Biterin. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!