Goiz Eguzkik  kantu-bazkaria abenduak 3an

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 26a, 00:00

Aurreko urtean lez, aurten ere Goiz Eguzkik kantu-bazkaria antolatu du euskararen eguna ospatzeko. Goiz Eguzki txiki gelditu zaie aurten, eta bazkaria Elur Txori elkartean egingo dute, abenduaren 3an. Abestu eta bapo jateko aukera izango dute Hernaniko adineko herritarrek. 22 euroko menua izango dute, Imanol Kamiok alaituko duen bazkarian. Elkartean ere tokia mugatua denez, izena ematen duten lehendabiziko 82 pertsonak hautatuko dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!