Hernaniko Kale Literaturako kideek irakurraldia antolatu dute iganderako

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 26a, 00:00

'Arrakastaren eskailera' izena du irakurraldiak.

'Arrakastaren eskailera' izena du irakurraldiak, eta Morauren kantuen hitzak irakurriko dituzte. Goizeko 11:30etan jarri dute hitzordua, apeadero zaharraren alboan.

Larunbat honetarako prestatu dute Hernaniko Kale Literaturako kideek irakurraldia. Igandean izango da Arrakastaren eskailera irakurraldia, eta Morauren kantuen hitzak irakurriko dituzte. Goizeko 11:30etan jarri dute hitzordua, apeadero zaharraren alboan, eta gosaria ere izango da. 

Jolas moduan planteatu dute irakurraldia. Beraz, testuak irakurtzeaz gain, parte-hartzaileek, taldeka, kantuekin eta Morauren diskografiarekin, zer ikusia duten zenbait galderei erantzun beharko diete. Galderak ondo erantzun ahala, parte hartzaileek gora egingo dute eskaileretan. Arrakasta lortuko dute Txiliraino heltzen diren unean. Jolas kooperatiboa izango dela azaldu dute antolatzaileek, eta denek batera egingo dutela eskaileretan gora, «denok batera mugituko gara». halaber, jolasean parte hartzeko, ez da testurik irakurrita eduki behar, gogoa duen edonork har dezake parte.

Irakurraldian zehar, ezustekoak ere izango direla azaldu dute. Bazkaria ere antolatu dute jolasa amaitzen denerako, eta parte hartzaile guztiek batera bazkalduko dute Goiz Eguzkin. 

Antolatzaileek gogoratu dute irakurraldirako zein bazkarirako izena ematea ezinbestekoa dela, eta honako bi esteka hauetatik egin daitekeela: https://hkl.eus edota https://labur.eus/zDWFS helbideetan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!