«Herriko dinamika aldatu egin da, baina mobilizatzeko premia inola ere ez»

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 26a, 00:00

Azken ostirala izanik, Hernaniko Sarek eta Etxeratek gogorarazi dute enkartelada egingo dutela ostiral honetan, arratsaldeko 20:00etan Gudarien Plazatik abiatuta. Herritar guztiei batzeko deia egiten diete: «Nahiz eta egoera aldatu den, oraindik ere salbuespen egoera aplikatzen zaie gure senideei». Horregatik, mobilizatzen jarraitzeko beharra aldarrikatu dute. Herriko dinamika aldatu egin dela azaldu dute, «baina mobilizatzeko premia inola ere ez». Ostiral honetan dei berezi bat egin nahi diete herriko kirol mugimendu ezberdinei: «Gurekin bat egitera gonbidatzen ditugu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!