Asteburuan Kontrakantxan, afari soziala eta kontzertuak

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 26a, 00:00

Afarira apuntatzeko instagram kontura idatzi behar da, eta kontzertuetako sarrerak larunbat gauean jarriko dituzte salgai.

Aste honetan hasiko dira Kontrakantxaren urteurreneko ekintzak. Ostiralerako jokoak eta afari soziala antolatu dute, larunbatean, berriz, Leihotikan eta The Mamones taldeen kontzertuak izango dira. 18 urte beteko ditu laixter Kontrakantxak eta hilabete osoa hartuko duen egitaraua antolatu dute gazteek. 

Ostiral arratsaldean Ping-pong txapelketa egingo dute gaztetxean, beste zenbait jolasekin batera. Ondoren, afari sozialen ohiturari eutsiz, herriko gazteek batera afalduko dute gaztetxean bertan. Apuntatu nahi duenak, Kontrakantxaren sare sozialetara idatzi dezake. 

Larunbatean, berriz, Leihotikan eta Hernaniko The Mamones taldeek kontzertua eskainiko dute. Azken talde hau Hernaniko musikariek osatzen dute, eta estreinakoz emango dute kontzertua. Gaueko 22:00etan irekiko dute gaztetxea, eta 23:00etan hasiko dira kontzertuak. Kontzertuetarako sarrerak momentuan bertan erosi ahal izango dira. 

Kontrakantxako kideek dei egiten diete herriko zein inguruetako gazteei, urteurrena elkarrekin ospatzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!