Hernaniko Koordinadora Feministak iazko greba feminista orokorra orituko du ostiralean. Azaroaren 30ean, larunbata, urtebete egingo da Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitutako greba orokorretik, eta hau oroitzeko deia egin du Koordinadorak.
Egindako aldarrikapenak bizirik jarraitzen dutela adierazteko, azaroaren 29an, ostiralean, argazki kolektiboa aterako dute, irakurketa baten laguntzaz. 17:30etan izango da hitzordua, Tilosetako eskaileretan.