Mendiriz Mendi elkarteko gaztetxoek irteera egingo dute igandean

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 25a, 00:00

Asteburuan Besabi - Muniskue - Ugaldetxo ibilbidea egingo dute mendizale gaztetxoenek. Goizeko 09:00etan jarri dute hitzordua, Biterin. 

 

Mendiriz Mendi elkarteko kideek erreleboa pasako die herriko gaztetxoenei igandean, abenduak 1ean. Besabitik Muniskuera eta hortik, Ugaldetxorako ibilbidea egingo dute, eta hitzordua goizeko 09:00etan jarri dute, Biterin bertan. 

Xoxoka auzoan hasiko dute ibilbidea, eta errepidetik Besabiraino joango dira. Han, Onddi ezkerretara utzita, muniskue estazio megalitikora iritsiko dira. Ugaldetxora jaitsi eta autobusa zain izango dute. Ibilbide erraza dela azaldu dute antolatzaileek, «interes historiko eta arkeologikoarekin».

Parte hartzeko, gaztetxoek 2 euro ordaindu beharko dituzte, helduek, aldiz, 6 euro. Bailarako gazteak eta helduak parte hartzera gonbidatu dituzte.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!