Gaztelekuko egitaraua

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 25a, 00:00

Aste honetan ere ekintzaz beteko da Hernaniko Gaztelekua. Bihartik osteguna bitarte, marrazki lehiaketa egingo dute gazteek. Larunbatean eskalada saioa egingo dute, Pio Barojan. Igandea goxatzeko, berriz, partxis txapelketa antolatu dute. Bestalde, bihartik igandera bitarte egunero dago irekita Gaztelekua, 12-17 urte bitarteko nerabeentzat.

Asteartetik ostegunera, arratsaldeko 17:00etatik 20:00ak bitarte eta ostiraletik igandera, arratsaldeko 16:30etatik 20:30ak bitarte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!