Azaroaren 30ean Santa Barbara elkartearen urteroko afaria ospatuko dute, gaueko 21:00etatik hasita. Menuak 35 euro balio ditu eta izena emateko epea zabalik dago gaur arte. Elkarteko egoitzan dagoen oholean eman daiteke izena, edo bestela info@santabarbaraelkartea.eus helbidera idatzita. Santa Barbarako zuzendaritzatik bazkide eta lagun guztiak gonbidatu nahi dituzte bertan parte hartzera.