Etxetik ateratzeko laguntza zerbitzuari buruzko informazioa, asteazkenean

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 24a, 00:00

Hernaniko Udalak etxetik ateratzeko laguntza zerbitzua martxan jarriko du abenduan, eta asteazkenean zerbitzu berriaren inguruko azalpenak emango dira. Udaleko Adinekoen sailak emango ditu azalpenak eta DYAk horrelako zerbitzuetarako eskaintzen dituen baliabideak ere erakutsiko ditu. Goizeko 10:30etan izango da Biterin. Zerbitzua zehazki, mugikortasun eta irisgarritasun arazoak dituzten 65 urtez gorako herritarrei zein menpekotasuna dutenei eskainiko du Udalak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!