Parke eolikoen harira, mahai-ingurua

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 24a, 00:00

Urumea bailaran egin nahi dituzten parke eolikoen inguruan hausnartzeko tartea eskaini nahi du Hernani Burujabek. Horretarako mahai-ingurua antolatu du ostegunerako, arratsaldeko 18:30etan Sandiusterrin. Bertan parte hartuko dute Aritz Otxandianok, Otxandioko energia komunitateko kideak eta Alain Arrtuik, Euskal Herria Bizirik plataformako kideak. 

Irati Sarasua kazetariak dinamizatuko du eztabaida, eta euskeraz izango da. Eolikoek dakartzaten zenbait hertz izango dituzte hizpide: multinazionalak, larrialdi klimatikoa, desazkundea, ondare naturala edota energia burujabetza.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!