Hernaniko Udalak bi igeltsero eta ofizial elektrikari bat kontratatuko ditu. Tokiko Enplegu Planaren bidez egingo ditu kontratazioak, eta bost hilabeterako izango dira. Izena emateko aukera zabalik dago jada, Lanbiden bertan.
Kontratuak perfil jakin bati zuzenduak egongo dira. Besteak beste, langabezian dauden eta Hernanin erroldatuta dauden herritarrei zuzenduak daude. Bestalde, Lanbiden alta emanda egon beharko da apuntatu ahal izateko, eta euskeraz hitz egiten jakitea ere beharrezkoa izango da. Emakumezkoek lehentasuna izango dute lanpostua eskuratzeko orduan.
Hala ere, lanpostuei buruzko informazio gehiago nahi duenak, 943 33 50 21 telefonora deitu dezake.