Hilaren 28an Milagrosa euskeraz hitz egiteko mintzodromo bihurtuko da. Iaz 120 lagunek eman zuten izena ekintzan, eta arrakasta haundia izan zuen. Aurten ere elkar topatzea espero dute euskera ikasleek, herritar euskaldunek eta institutuko ikasleek.
Hernaniko Udal Euskaltegiak aurten ere herritarrak elkarrekin euskaraz hitz egitera elkartu nahi ditu, mintzodromoan goizeko 10:00etatik 11:00etara bitarte. «Euskara ikasten ari bazara edo gehiegitan egiten ez baduzu, aukera ederra duzu praktikan jartzeko», adierazi dute Udal Euskaltegiko arduradunek. «Egunerokoan euskaraz egiten baduzu ere animatu, oso aberasgarria da-eta dakizuna ikasten ari direnekin konpartitzea», gaineratu dute.
Une atsegin bat pasatzeaz gain, ikasten ari direnak animatzea, hitz egiteko aukera ematea eta motibazioa areagotzea dira, besteak beste, mintzodromoaren helburuak.