Hil ala biziko bigarren partidua gaur, Ansak eta Juaneneak

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 23a, 00:00

Estu eta larri daude Imanol Ansa (argazkian) eta Aritz Juanenea oraindik.

Ezkurraren eta Azpirozen kontra jokatuko dute, 16:30etan hasita Galarretan.

 

Ozta-ozta libratu zuten Imanol Ansak eta Aritz Juaneneak, aurreko astean, hil ala biziko lehenengo partidua: 8-7 irabazi zieten desenpatean Urrizari eta Larrañagari. Baina egoera onean izatetik oso urrun daude urnietarra eta saldiastarra oraindik, Binakako Txapelketan; eta oso zita garrantzitsua daukate gaur: hil ala biziko bigarren partidua jokatuko dute, Josetxo Ezkurraren eta Xabier Azpirozen kontra, 16:30etan hasita Galarretan.

Une honetan bi punturekin daude Ansa eta Juanenea, ligaxkako azkeneko postuan; eta Ezkurra eta Azpiroz dira aurrekoak, zazpi punturekin, partidu bat gutxiago jokatuta. Gaur irabazita, haiengana gerturatuko lirateke Ansa eta Juanenea; baina, galduz gero, ia matematikoki geratuko dira txapelketatik kanpo. Karanbola ikaragarria beharko lukete aurrera egiteko, kasu horretan.

Gaur bertan, Aitor Aiestaran hernaniarrak ere jokatuko du, bi­garren mailako txapelketan, Al­daberekin batera, Gurrutxagaren eta Martirenaren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!