Bai ala bai irabazi beharrekoa Hernanik Landaren, Gijonen kontra

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 23a, 00:00

Landaren errugbiaz gozatzeko aukera izango dute zaleek berriro.

Bihar eguerdiko 12:00etan jokatuko dute trikoloreek zaleen aurrean, sailkapeneko azkenaurrenarekin.

 

Astebeteko etenaldiaren ondoren, lehiara bueltatuko da Hernani, mutilen Ohorezko B Mailan. Etxeko zaleen aurrean ariko da bihar, Landaren, eguerdiko 12:00etan hasita; eta bai ala bai irabazi beharreko partidua dauka: Gijonen kontra jokatuko du, ligako azkenaurreko sailkatuaren kontra. Punturik lortu gabe dago talde asturiarra, aurreneko lau partiduetan.

Gauzak horrela, igoera fasera sailkatzeko helburuari begira, garaipena eta erasoko bonusa eskuratzea izango dute begiz jota trikoloreek, biharko hitzorduan. Puntu guztiak izango dira garrantzitsuak, talde asko baitaude lehia bizian, goiko postu horietan sailkatzeko. Une honetan, Hernanik, 14 punturekin, aurretik dauzka Uni Bilbao (19), Gernika (18) eta Pasek Belenos (18), eta hiruen kontra jokatu behar du oraindik. Trikoloreen atzetik daude, aldiz, Cormorán (14), La Única (11) eta Getxo (10).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!