Egun haundia atzo izan bazen ere, Santa Zeziliako ospakizunek jarraipena izango dute asteburuan zehar. Hernanin eta Astigarragan emanaldi bana eskainiko dituzte, gaur eta bihar.
Kantuz abesbatzako kideen kontzertua izango da gaur arratsaldekoa. Iruñeko Arturo Kanpion abesbatzarekin batera eskainiko dute emanaldia, arratsaldeko 20:00etan hasita, San Joan Batailatzailearen elizan. Lehenengo Hernaniko abesbatzak zazpi kantu abestuko ditu, Susana Elosegi gitarjolearen laguntzarekin, Igor Arroyoren zuzendaritzapean. Ondoren, Iruñeko abesbatzak hartuko du lekukoa, Mikel Lumbrerasen zuzendaritzapean beste zazpi kantu abestuta. Sarrera doakoa izango da.
Txirrisklak eta Aiztondok bat egingo dute bihar
Astigarragako kontzertua bihar eguerdian izango da, 12:30etan, Andre Mari elizan eta Emakumeon plazan. Txirrisklako txistulariek, Aiztondo abesbatzak eta Iñaki Gezala pianojoleak eskainiko dute emanaldia; elizan hasi eta plazan bukatuta.
Kantuz eta Arturo Kanpion abesbatzen kontzertua
Kantuz Abesbatza
Atxia motxia
Txori Urretxindorra
V. Urrundik
VII. Baialdakizu?
VIII. Euskaldun Makila
VI. Kinkirrin Kunkurrun
Axeri Dantza
Arturo Kanpion Abesbatza
Aurresku
Ut Quean Laxis
Txoria txori
Nere herriko neskatxa maite
Haurrak lotaratzeko soinua
Izar ederrak
Ilunabarra