Etxetik ateratzeko laguntza zerbitzuari buruzko informazioa, asteazkenean

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 22a, 00:00

Mugikortasun arazoak dituzten adineko herritarrei eta mendekotasuna dutenei zuzendua dago. Baliabideak erakutsiko dituzte Biterin.

Hernaniko Udalak etxetik ateratzeko laguntza zerbitzua martxan jarriko du abenduan. Datorren asteazkenean, hilaren 27an, Udaleko Adinekoen sailak zerbitzu berriaren inguruko azalpenak emango ditu eta DYAk horretarako eskaintzen dituen baliabideak erakutsiko ditu, Biteri Kultur Etxearen kanpoaldean, 10:30etan.

Etxetik ateratzeko laguntza zerbitzua mugikortasun eta irisgarritasun arazoak dituzten 65 urtez gorako herritarrei zein mendekotasuna dutenei eskainiko die Udalak. Zerbitzua ezagutzeko interesa duten herritarrak datorren asteazkenean Biterira hurbiltzera gonbidatu nahi ditu Udalak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!