'Jo!' ikuskizuna eskainiko dute bihar Milagrosan, Kultur Biraren barruan

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 22a, 00:00

Beatriz Egizabal eta Anduriña Zurutuza.

12:00etan hasiko da emanaldia. Sarrerak doan izan arren, gonbidapenak eskatu behar dira.

Kultur Bira zikloaren barruan, Jo! ikuskizuna eskainiko dute bihar, eguerdiko 12:00etan, Milagrosan. Udala eta auzo elkarteen artean antolatzen da Kultur Bira, kasu honetan Txantxiku auzo elkarteak prestatu du. Sarrera batzuk oraindik geratzen dira, eta doan eskuratu daitezke txantxillakoauzoelkartea@gmail.com helbidera idatzita.

Hauxe da antzezlanaren sinopsia: 'Anduriña Zurutuza eta Beatriz Egiazabal aktoreek Sorkun eta Greko pertsonaien papera hartzen dute. Lagun minak, aspaldi elkarrekin egon gabe izan dira. Zergatik? kalean topo egin eta kirola egiten duten bitartean ikerketa antropologiko bat eskainiko digute. Erabiliko duten metodologia bizitza istorioak izango dira'. 

Behar duenarentzat, zaintza zerbitzua eskainiko dute Aristizabaleko lokalean, 11:45etatik funtzio amaierara arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!