Aratz ikastolan Euskararen egunaren bueltan egingo dituzten ekintzen artean, Juan Carlos Etxegoien, Xamar (Garralda, 1956) idazlearen Biziaroak liburuaren aurkezpen-solasaldia antolatu dute, azaroaren 28an, ostegunean, 18:00etan ikastolako aretoan.
Idazlea bere azken lana aurkeztera dator Hernanira. Euskal kultura eta hizkuntzan ikerlari nekaezina izateaz gain, berezkoa duen irakasle senari jarraituz, egindako ikerkuntzak irakurle ororentzat modu ederrean jaso ditu hainbat liburutan Orhipean (1992), Orekan (2001), Euskara Jendea (2006), Etxea (2016), Etxera bidean (2018-Euskadi Saria 2019). Biziaroak. Herri kultura Xamarren azken lanaren inguruan harekin solasteko aukera izango dute.