Eguneko bertsoa

Ezinegona

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 20a, 09:26

Trans Memoriaren Eguna da gaurkoa, eta guk Maialen Lujanbioren bertso ezagunenetako bat ekartzeko baliatuko dugu. Dagoeneko gehienok buruz jakingo duzue 2017ko Txapelketa Nagusian Irunen abestu zuen bakarkakoa... Irakurri eta gozatu. 

Estali arte izan dugunak
nahiko irri nahiko broma
ahorik aho pasa dugunak
gin-tonic barruko horma
bular parea zut neukan eta
zuk eman didazu forma
galtza estuak nebilzkin arren
ez takoi, eta ez gona.
Hau ta hura naiz hartzen ari naiz
zenbait botika, hormona
gizona eta andrea nauzu
ez andrea, ez gizona
nere inon ez egon nahia ote
da zure ezinegona?

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!