Duela 14 urte Kronikan

Munduko behi haundienaren txuletak, Elutxetak

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 20a, 09:22

2kg inguruko txuletak atera dituzte.

2010eko azaroaren 20ko Kronikan argitaratutako albistea
Irakurri egun horretako Kronika osorik hemen

'Pastilla' munduko Guinness errekorra lortu duen behi erraldoiaren txuletak jateko aukera izango da gaurtik aurrera, Urnietako Elutxeta sagardotegian. Behia, Hernaniko Ro ke Haragiak enpresako nagusiak, Roke Urruzolak erosi zion Abadiñoko Mª Teresa Monasteriori, eta munduko errekorra lortuta, orain txuletak bere anaia Juanjo Urru zolaren sagardotegian daude jateko prest. Izugarriak direla aurreratu du Roke Urruzolak, 2kg in gurukoak. Berak probatu duen galdetuta, baiezkoa erantzun du eta sekulako haragia dela aitortu du: «eztizko haragia». Sagardotegia egunero dago irekia, astelehenetan izan ezik. Urruzolak joan den astean lortu zuen Guinness errekorra 'Pastilla'rekin; 892kg pisatu zituen kanalean, orain arteko erre korra zuen behiak baino 21kg gehiago.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!