Badator negua eta horrekin batera iritsiko dira urte amaieran Doberako Negulekuak

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 20a, 00:00

Bertan, 3-10 urte bitarteko haurrak (2014-2021 artean jaiotakoak) arituko dira. Plazak mugatuak dira eta lehenbailehen izena ematea gomendatzen dute 'www.dobera.eus' helbidean.

Dobera Euskara Elkarteak neguarekin batera Doberako Negulekuak martxan jarriko ditu urtero egin ohi duen bezala. Negulekuetako bi asteetan, ekintza ugari egiteko aukera izango dute etxeko txikiek: jolasak, sukaldaritza eta bestelako tailerrak, gabonetako ludoteketan parte hartzea, irteera txikiak...

Negulekuetako helburu nagusia, haurrei euskerazko aisialdia eskaintzea da, neguko oporretan euskeraz eta euskerarekin gozatzeko aukera emanaz.

Negulekuak abenduaren 23an hasi eta urtarrilaren 3an bukatuko dira. Bertan, 3-10 urte bitarteko haurrak (2014-2021 artean jaiotakoak) arituko dira. Ordutegia zabala eskainiko da: 08:00etatik 09:00etara harrera egingo zaie umeei. Negulekuei 09:00etan emango zaie hasiera, eta primeran pasatzeko aukera egongo da 13:30ak arte.

 

Izena astebeterako edo bi 
asteetarako eman daiteke

Negulekuen eskaintza bi astekoa izan arren, aukera ezberdinak eskaintzen dituzte Dobera Euskara Elkarteko kideek: aste bakarrean aritu nahiz izanez gero (1. edo 2. astean) 60 euro (bazkideek 50 euro) ordaindu beharko lirateke, eta bi asteetan aritu nahi izanez gero 110 euro (bazkideek 90 euro)

Jada Negulekuetan izena eman daiteke abenduaren 13ra arte. Talde kopurua mugatua da eta lehenbailehen izena ematea gomendatzen da: www.dobera.eus. Ereñotzun izena eman eta taldea osatzeko aukera dago. Doberako weborrian edo auzoudalean eman daiteke izena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!