Gimnasioa berritzeko bilera

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 19a, 00:00

Udal kiroldegiko gimnasioa eraberritzeko asmoa du Udalak. Erabiltzaileen ekarpenak jasotzeko, bilera irekia antolatu du Jarduera Fisiko eta Kirol sailak gaurko. Bilera irekia arratsaldeko 18:00etan izango da, Sandiusterrin. Bileran parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da, QR baten bitartez. Kiroldegian ere izena emateko laguntza eskainiko dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!