Iñaki Azkoaga soziologo eta idazlea izango da bihar, Hernaniko Biteri Kultur Etxean. Hernani Errotzenek azaroan egingo duen hirugarren ekintza izango da, eta oraingoan 'Euskal lurraldearen izenaz' izenburuarekin eskainiko du hitzaldia.
Azkoagak, euskaldunon herriak izen komun bat ez izateak hainbat gabezi adierazten dituela azaldu du. «Kohesio-indar handiena duen elementuren faltak munduan geografikoki kokatzea galarazten digu», gaineratu du. Honen bueltan prestatu dute Errotzen taldeko kideek hitzaldia. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da solasaldia, Biterin.