Hernaniko Koordinadora Feministako kideek azaroaren 25eko protestak antolatzeko deialdia egin dute gaurko. Arratsaldeko 18:00etan elkartuko dira Kulturarteko Plaza Feministan. Hilaren 25ean bertan kazerolada ibiltaria egingo dute herrian zehar, 19:00etan Plaza Berritik aterata.