Ostiral arratsaldean egin zuten V. Kromiki Lehiaketako sari banaketa ekitaldia. Herriko zazpi haurrek jaso zuten saria; Atsegindegiko azokan komiki bat erosteko bonoa. Doberak antolatutako lehiaketa da, eta 400 kromiki baino gehiago jaso dituzte aurtengo edizioan.
Irabazleen lanak Kronikan argitaratuko dira.
IRABAZLEAK
ARATZ - Manex Usabiaga
LANGILE - Itzea Arrate
ELIZATXO - Nora Rubio
URUMEA - Araia Portularrume
ARATZ - Intza Irurtia
HERRIKO HAURRAK - Zuhaitz Zerain eta Izar Zerain