Sustoan geratu zen Nafar kaleko sutea

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 16a, 13:14

Gaueko 22:00ak aldera piztu zen sua Nafar kaleko etxebizitza batean. Pertsona bat ospitalera eraman zuten kea arnasteagatik, baina ez zen zauriturik izan.

Bart gauean, 22:00ak aldera, sute bat piztu zen Hernaniko Nafar kaleko etxebizitza batean. Ikusgarria izan zen sortutako kea, baina, zorionez, susto haundi batean geratu da gertaera. Pertsona bat ospitalera eraman behar izan zuten kea arnasteagatik, eta eraikin osoa hustu behar izan zuten suhiltzaileek, baina ez dago zauriturik. 

Xabier Lertxundi Hernaniko alkateak gertaerari buruzko mezu bat zabaldu du X sare sozialaren bidez. Bertan jakinarazi du bizilagun gehienek euren etxera itzultzeko aukera izan zutela unean bertan, eta ezin izan zutenei gaua pasatzeko aukera eskaini zietela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!