Bigarren eguna eta azkena du Hernanikomikek. Gaur ere, azokaren ateak irekita egongo dira goizeko 11:00etatik arratsaldeko azken aurkezpenera arte. Goizean liburu aurkezpen bakarra egingo da, goizeko 11:30etan, eta ondoren, Asisko Urmenetari Joseph Camio saria banatuko zaio, eguerdiko 12:00etan. Jarraian, Dzirt-dzart saioa izango da, eta Asiskok eta Marrakautek zuzenean marraztuko dute.
Arratsaldean, lau aurkezpen izango dira egileekin batera, arratsaldeko 17:00etan hasita. Azokari amaiera emateko, tupust kolektiboa antolatu dute, eta bertan izango dira: Maite Caballero, Loinaz Lekuona, Maitane Gartziandia eta Ainara Azpiazu 'Axpi'.
Bestalde, Asisko Urmenetaren ibilbide profesionala ikusteko aukera dago jada Biteri Kultur Etxean. Azaroaren 29ra bitarte egongo da ikusgai.
|
EGITARAUA HERNANIKOMIK GAUR 11:00 Azokaren irekiera. 11:30 Iris. Yurre Ugarte eta Julen Ribas egileak, eta Ainara Azpiazu 'Axpi' moderatzailea. 12:00 Joseph Camino sariaren banaketa: Asisko Urmeneta. 12:30 Dzirt-dzart saioa, zuzenean marraztuz: Asisko Urmeneta eta Marrakatue. KOMIKI AURKEZPENAK: 17:00 Abentura erraldoia. Adur Larrea eta Gorka Bereziartua egileak, eta Garbiñe Ubeda moderatzailea. 17:30 Botere handi batek. Iban Zaldua eta Julen Ribas egileak, eta Garbiñe Ubeda moderatzailea. 18:00 Egun bat Beti Berdin tabernan. Asier Iturralde Gaston egilea eta Garbiñe Ubeda moderatzailea. 18:30 Ihes plana. Agustin Ferrer Casas egilea eta Garbiñe Ubeda moderatzailea. 19:00 Ni, zu, gu. Tupust kolektiboko Maite Caballero, Loinaz Lekuona, Maitane Gartziandia eta Ainara Azpiazu Axpi. |