Asanblada irekia gaur, Azaroaren 25aren bueltan

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 15a, 00:00

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna da azaroaren 25a, eta egun horren bueltan lanean ari dira Hernaniko zenbait emakume. Azaroaren 23rako egun osoko egitaraua prestatzen ari dira, 'indarkeria matxistaren aurka kaleak hartu!' lemapean; eta gaur izango dute horretarako bigarren saioa. Asanblada arratsaldeko 19:00etan izango da, Biterin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!