Hernaniko Institutuko hiru ikaslek jaso dute saria EHUko argazki lehiaketaren XVI. edizioan

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 15a, 00:00

Robin Beyreuther, Itxaso Lacadena eta Enara Querejeta, bakoitzak argazki lehiaketara aurkeztutako irudia hartuta.

Argazki geologikoen lehiaketan, aurreneko hiru sariak eskuratu dituzte Robin Beyreutherrek, Itxaso Lacadenak eta Enara Querejetak.

EHUk antolatutako argazki geo­­logikoen lehiaketaren XVI. edizioan hartu dute parte Hernaniko DBHko eta Batxilergoko ikasleek, eta sekulako arrakasta lortu dute. Izan ere, Institutuko hiru ikasle saritu dituzte: Robin Beyreutherrek lehenengo saria irabazi du, Itxaso Lacadenak bigarrena, eta Enara Querejetak hirugarrena. 

Lehiaketaren helburua da, geologiaren edozein adarrekin erlazionatutako argazki bat aur­keztea, eta horren azalpen geologikoa ematea. Euskal Herri mailako lehiaketa da, eta  Euskal herriko Unibertsitateak eta geologia fakultateak elkarlanean antolatzen dute, zientzia astearen barruan.

Sariak aurreko igandean, azaroaren 10ean, jaso zituzten Hernaniko hiru ikasleek, Bilbon egindako ekitaldian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!