Hernanin bada skate edo patinetean ibiltzen den koadrila dezentea. Beren hitzetan 30 bat badira ibiltzen direnak eta umetan ere asko dira ikasten ari direnak. Lehengo urtea ezkero, Hernanin skateko pista egitea eskatzen ari dira, Donostian Amaran dagoenaren antzekoa. Dagoeneko Udal ordezkariekin hitz egin du gazte koadrila honek eta beren hitzetan 1.300 firma biltzeko eskatu diete eta aurrerago hitz egitekotan gelditu dira berriz ere. Patinete zaleak ikastetxeetara, kiroldegira, dendetara, Udaletxera, feriara, Biterira eta ahalik eta leku gehienetara joateko asmoa dute eta martxora arte exibizioak egiteko asmoa ere badutela esan diote Kronikari.