Sandiusterriko egoitzan kantuan aritu dira gaur Eli Pagola eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak. Bertako egoiliarren aurkezpenak entzun, eta saio goxoa eskaini diete segidan. Bakoitzaren auzoak, Pilarren urtebetetzea, gabonen aurreratzea... Gai askori buruz kantatu dute.