Herritar ugari elkartu ziren Iturmendiko kobazuloko bisitan

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 13a, 00:00

100 lagun inguru elkartu ziren Felix Ugalde elkarteak antolatutako jardueran.

Urteroko legez, ate irekian jardunaldia antolatu zuen Felix Ugarte elkarteak, Antziola inguruan dagoen Iturmendiko kobazuloa bertatik bertara ezagutzeko.

Jakinmin haundia piztu zuen bisitan hernaniarren artean, eta itzela izan zen erantzuna: 100 lagunetik gora elkartu ziren bisita gidatuan.

Giro ederrean osatu zuten ibilbidea; azalpenak jaso zituzten kobazuloaren kanpoaldean, eta eremuaren ezaugarriak zehatzago ezagutu zituzten barnean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!