Enherkom-etik abixua, iruzur deiak direla eta

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 13a, 00:00

Hernani Burujabeko Enherkom energia bulegotik abixua pasa dute, iruzur deiak direla medio, eta «herritarrak energia merkaturatzaileen iruzur deiak jasotzen ari direla» salatu dute. Dei horien helburua, kontratu aldaketa bat lortzea dela azaldu dute, «herritarraren kalterako izango dena». Horren aurrean, tentuz ibiltzeko abisua pasa nahi dute komunitatetik, eta gogorarazi ere, faktura energetikoen inguruko zalantzarik izanez gero, Enherkomekin harremanetan jarri edota energia bulegora hurbildu daitezkeela herritarrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!