Antton Aranburu musikari eta konpositoreak 'Plazera nirea da' bere azken lana aurkeztu du Gasteizen, eta bertan kolaboratu du Ainhoa Larrañaga hernaniarrak. Diskoaren hirugarren eta azken singlea ere kaleratu du: 'Baina Bihotzak Dio'. Single honetan nabarmentzekoa da artista hernaniarraren lana. Diskoa lagun artean eta miresten dituen artisten kolaborazioekin osatu duela adierazi du Aranburuk, eta entzungai dago plataforma digital guztietan.
Azkeneko lan honetan, artista ugarik hartzen dute parte, eta Aranburuk esker oneko hitzak eskaini dizkie Ainhoa Larrañaga, Inun, Loa, Amaia Busto eta Iker Ibañez de Gauna lagunei, eta nola ez, disko honen produkzioaz eta nahasketaz arduratu den Chick Juarezi.
'Plazera nirea da' entzuteko aukera dago dagoeneko streaming plataforma guztietan. Durangoko Azokan, abenduaren 8an, zuzenean entzuteko aukera izango da.
'Medusa' diskoa, kalean da
Aktore lanetan ibili arren, musika munduan ere murgilduta dabil Larrañaga, eta bere azken lana plazaratu berri du: 'Medusa'. Disko hau «abusu edo edozein motatako eraso sexista bizi dutenentzako biktimei dedikatua» dela adierazi du. Diskoa entzungai dago plataforma digital guztietan.