Hernaniko Berdintasun Kontseiluak ikasturteko lehenengo bilera irekia egingo du gaur, Kulturarteko Plaza Feministan, arratsaldeko 17:00etan hasita. Bertara gonbidatuta dago berdintasunaren alde jarduteko gogoa duen herritar oro. Bertan, berdintasunarekin lotutako gaiak lantzeaz gain, herrian egiten diren hainbat ekimen eta egitasmo adosten dira.