110 urteko zigorra jarri diote Itxaso Zalduari

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 12a, 00:00

Hamabost urte egin ditu preso, eta orain hiru ekintzarekin lotuta kondenatu dute hernaniarra.

110 urteko espetxe zigorra ezarri diote Itxaso Zaldua preso politiko ohiari. Hamabost urte egin ditu preso Frantziako zein Espainiako estatuetako espetxeetan, eta orain, hiru ekintzarekin lotuta kondenatu dute hernaniarra. 

Irailean deklaratu zuten Zalduak eta Mikel Karrerak Espainiako Auzitegi Nazionalean, 2002an egindako hiru ekintzari lotuta. Prozedura berdinean Karrera preso politikoa absolbitu egin dute, froga faltagatik. 

Larunbat eguerdian, batzar informatiboa ere egin zen Hernaniko plazan, Itxasoren egoeraren berri emateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!