Duela 22 urte Kronikan...

Bazkari ederra eginda, dantzaldiarekin bukatu zen Hirugarren Adineko Astea

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 11a, 08:51

Txapelketetako sarituak Udal ordezkariekin, larunbatean.

2002ko azaroaren 11ko Kronikan argitaratutako albistea
Irakurri egun horretako Kronika osorik hemen

Larunbatean txapelketen saribanaketak izan ziren. Guztira 16 sari izan ziren.

Festa eta giro ona izan dira nagusi Hirugarren Adinaren Astean. Hasi astelehenean eta igandera bitartean, ekintzaz bete dute Sandiusterri.


Saribanaketa beroa

Larunbatean familiaren eguna zuten, eta Sandiusterrira jendetza bildu zen. Arratsaldean, txapelketen saribanaketak egin zituzten, Udal arduradunen hitzak entzun ostean. Sarituak, honako hauek: Punttuan: txapeldun Tiburcio Otamendi eta Jesusa Illarreta; bigarren Maritxu Goñi eta Teodora Belaunzaran. Tokan eta Igel txapelketan: txapeldun Juan Perez; bigarren Maritxu Uzkudun. Seiko urrean: txapeldun Maritxu Goñi; bigarren Maritxu Uzkudun. Botean: txapeldun Iñaxi Azpiolea; bigarren Maritxu Goñi. Punttuan: txapeldun Maria Mendizabal eta bigarren Juanita Esnal. Seiko urrean baita ere: txapeldun Juan Carlos Lazkano; bigarren Andres Martinez.

Atzo zuten azken eguna, eta eguerdian meza entzun eta bazkari ederra egin eta gero, dantzaldiarekin eman zioten bukaera, arratsalde partean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!