Urmaela egiteko lanetan herritarrak bildu ziren larunbatean, jo ta fuego, lan eta lan. Ilusioz eta gogotsu. Ave Maria parkean hartu zieten erreleboa Hernaniko ikasleei eta putzua eta ingurua egokitu zuten. Batez ere familiak aritu ziren lanean; ama eta aita, seme-alabekin. Udaleko Rosario Pikabea eta Sagarreta Natur Taldeko kideek lagunduta auzolanean egundoko lana egin zuten. Ikusi nahi duenak nola geratu den, pasarela ondotik begirada bat bota dezake. Deialdia arrakastatsua izan zen eta jende asko izan zen lanean.