Kontseiluak bihar bilera, KPFn

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 11a, 00:00

Hernaniko Berdintasun Kontseiluak ikasturteko lehenengo bilera irekia egingo du bihar, hilak 12, Kulturarteko Plaza Feministan, 17:00etan. Berdintasunaren alde jarduteko gogora duen edozein herritarrentzako irekia dago. Berdintasun Kontseilua hilean behin elkartzen da. Lantzen diren gaiek berdintasunarekin zerikusia izaten dute eta herrian egiten diren hainbat ekimen eta egitasmo adosten dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!