Eva Forest Liburutopiak antolatutako bertso-paper lehiaketaren irabazlea ezagutzera eman zen Gasteizko Alde Zaharreko Beheko sua gastronomia elkartean. Jasotako lan guztietatik hiru finalista izendatu zituen epaimahaiak: Iñigo Legorburu, Ricardo Gonzalez de Durana (Gasteiz) eta Ainhoa Garcia (Hernani). Bertan, bertsoak kantatu behar izan zituzten eta epaimahaiaren azken epaiaren zain gelditu ziren. Kasu honetan Legorbururen aldekoa izan zen epaia.
Bertsopia izan zen Legorbururen lan irabazlea. Eva Forest Liburutopia liburu-dendan produktuetan gastatzeko erosketa-bonu bat jaso zuen sari gisa, eta pozik alde egin zuen.
Azkenik, Legorburuk bere saria Garciari oparitu zion «juxtuena hori delako, bere lana egiteko erabili duen, indar, pasio eta maisutasuna argi geratu baita».