Hernaniko Koordinadora Feministatik azaroaren 25erako deialdia egin nahi dute. «19:00etan, Plaza Berritik hasita, kazerolada ibiltaria egingo dugu herrian zehar. Herritarrak bertan parte hartzera animatzen ditugu, indarkeria matxistaz nazkatuta gaudela adierazteko». Hori guztia antolatzen jarraitzeko bi deialdi dituzte: bihar, 18:00etan pankartak egiteko elkartuko dira, eta azaroaren 18an, 18:00etan, azken bilera izango dute. Biak ala biak Kulturarteko Plaza Feministan egingo dituzte.