Txaro Peñaren obrak, Wukrori laguntzeko

Kronika - Erredakzioa 2024ko aza. 9a, 00:00

Txaro Peñaren artelanak, Berriak elkartearen lokaleko eskaparatean ikusgai.

Berriak elkartearen lokalean daude ikusgai eta salgai, eta bildutako dirua Wukrora bidaliko du artistak.

Bere artelanen bilduma erakusgai jarri du Txaro Peña artista hernaniarrak, Berriak merkatari eta ostalarien elkartearen lokalean (Andre Kalea 30). 

Artelan sorta ederra dago ikusgai, eskaparatean zein bulego barruan; eta horiek erosteko aukera ere izango dute herritarrek, 10 eta 30 euro bitarteko prezioetan. Salmenta solidarioa da egingo duena. Izan ere, bildutako dirua Wukrora bidaliko du Peñak, laguntza gisa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!